miércoles, 17 de noviembre de 2010

MENDITIK IBILALDIA 2010/03/02





Pasadan Martxoaren 2an irteera bat egin genuen mendira. Basotik zehar ibili ginen, baita bide gorritik ere animaliak dauden zelaira iristeko.

Bertan, ardiak, zaldiak, ahuntzak, behiak eta oiloak ikusi genituen. Ardiei ogia eta artoa eman genien jateko eta zaldiei belar sikua.

Gure helburuetako bat, oinez ibiltzeko zaletasuna sortzea izan zen.

Hemen dituzue argazki batzuk gure ibilaldia ikusteko.

lunes, 8 de noviembre de 2010

viernes, 18 de junio de 2010

GOROZIKA 2010 -Ekainak 15 eta 16-


Aurtengo 2010eko ekainak 15 eta 16an Gorozikara joan gara bi egun hauek pasatzera. Eskolako 41 ume joan gara, 3 urtetik 9 urte bitartera arte. Bertan oso ondo pasatu dugu.

viernes, 5 de marzo de 2010

IHAUTERIAK

Pasa den Otsailaren 12an ihauteriak ospatu genituen gure eskolan. Aurten animali ezberdinez mozorrotu gara, hala nola, behiak, untxiak, txitak eta abar.
Laster argazki horiek sartuko ditugu gure blogean zuek ikusi ahal izateko.



































































viernes, 5 de febrero de 2010

SANTA AGEDA BEZPERA 2010


Atzo, santa ageda bezpera izan zenez, Urretxindorra eskolako ikasle eta irakasleok santa eskean joan ginen herritik zehar. Leku askotatik ibili ginen, hala nola, farmazia eta mediku inguruan, Inaman, Galtzada tabernan eta eskola inguruko etxeetatik.

Erantzun ezin hobea izan genuen herri mailan eta umeak oso gustora ibili ziren.

martes, 18 de septiembre de 2007

KOTXE GABEKO EGUNA

Datorren larunbatean , irailaren 22an , Muxikan, lehenengoz kotxegabeko eguna ospatzeko asmoa daukagu herriko ikastetxetik Udaletxeraino ibilaldi bat elkarrekin burutuz. Herritar askoren parte-hartzea espero dugu.

viernes, 20 de abril de 2007

MAIATZAK 11an Mundakan

Datorren Maiatzaren 11an Mundakara joango gara Busturialdeko III Eskola Txikien Jaialdia beste hiru eskolekin ospatzeko asmoz: Arteaga,Mundaka eta Busturia. Egun horretarako bisera berezi batzuk diseñatu egin doguz gure anagrama edo logotipo konpartiduarekin . Egiataraua honako hau izango da:

10etan : Harrera , Ongi etorria eta Aurkezpena
10:15ean: Mundaka herria zeharkatu kalejira batekin
11etan: Musika-saioa
12etan : Jolas- saioa
13etan : Lagun-arteko bazkari herrikoia
15etan : Agurreko bertsoa , dantza eta lekukoa pasa datorren urterako


Guztira 310 ikasle eta 42 irakasle batuko gara . Egun ederra elkarrekin igaroko dugulakoan ,


GORA BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIAK

MONTORRE UCELAI URRETXINDORRA ETA MUNDAKA



Hamarreko haundia

Busturialdeko neska-mutilak
gabiltza ikasi nahirik
horretarako gure ahaleginak
sarri ez daude alperrik
famili giro gure artean
adin guztiak nahasirik
herri hauetan eskola barik
ez dago ezer eginik
eskola txiki zabalik eta
herri txikiak bizirik