martes, 18 de septiembre de 2007

KOTXE GABEKO EGUNA

Datorren larunbatean , irailaren 22an , Muxikan, lehenengoz kotxegabeko eguna ospatzeko asmoa daukagu herriko ikastetxetik Udaletxeraino ibilaldi bat elkarrekin burutuz. Herritar askoren parte-hartzea espero dugu.

viernes, 20 de abril de 2007

MAIATZAK 11an Mundakan

Datorren Maiatzaren 11an Mundakara joango gara Busturialdeko III Eskola Txikien Jaialdia beste hiru eskolekin ospatzeko asmoz: Arteaga,Mundaka eta Busturia. Egun horretarako bisera berezi batzuk diseñatu egin doguz gure anagrama edo logotipo konpartiduarekin . Egiataraua honako hau izango da:

10etan : Harrera , Ongi etorria eta Aurkezpena
10:15ean: Mundaka herria zeharkatu kalejira batekin
11etan: Musika-saioa
12etan : Jolas- saioa
13etan : Lagun-arteko bazkari herrikoia
15etan : Agurreko bertsoa , dantza eta lekukoa pasa datorren urterako


Guztira 310 ikasle eta 42 irakasle batuko gara . Egun ederra elkarrekin igaroko dugulakoan ,


GORA BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIAK

MONTORRE UCELAI URRETXINDORRA ETA MUNDAKA



Hamarreko haundia

Busturialdeko neska-mutilak
gabiltza ikasi nahirik
horretarako gure ahaleginak
sarri ez daude alperrik
famili giro gure artean
adin guztiak nahasirik
herri hauetan eskola barik
ez dago ezer eginik
eskola txiki zabalik eta
herri txikiak bizirik